Honako bideoan aurreko asteartean, Irailak 15 izan zen 6.mailako talde berdeko bilera orokorra azaltzen da. Hain zuzen, hainbat guraso, Julen Izagirre, Aitzala eskolako zuzendaria eta Arantza agirre, 6.mailako talde berdeko tutorea batu ginen eskolako areto nagusian kurtsoari buruzko azalpenak emateko asmoz.
Bilera ondo joan zen, urtero bezala kurtsoan zein gora-behera izango diren azaldu genuen eta beharrezkoak diren oharrak eman genituen, hala nola, egutegia, ordutegia, nola ebaluatuko diren umeak, klasean zer egingo duten, noiz gauzatuko diren hurrengo bilerak, eta horrelakoak azaldu ziren.
Orobat, kurtsoaren aurkezpen honetan gurasoekin harremanetan jarri ginen eta haien kezkak eta galderak erantzun genituen.
Horrenbestez, urteko lehenengo bilera hau ederki joan zen, ni eta julen zuzendaria behintzat oso eroso sentitu ginen eta espero dugu bilera hau ez ezik, urteko bilera guztiak ere horrela joatea.
Aitzala LHI eskola
Lan hau aurrera eramatearren informazioa internetetik hartu dugu gehienbat. Izan ere, ordutegia eta egutegia Murumendi eskolako web orrialdetik atera ditugu. Eta bileran zein puntu jorratu behar ziren jakiteko Lehen Hezkuntzako irakasle batekin harremanetan jarri eta berak azaldu zigun nola izaten diren bilerak bere eskolan.
Bestalde, azmiparratu nahi genuke lan honekin irakasle baten paperean edo ikuspuntuan jarri garela eta nahiz eta oraindik asko falta zaigun benetako irakasle izatera heltzeko, oso modu egokia iruditu zaigula irakasle baten gisan antzeztea irakasle izatea zer den jakiteko.
Beraz, lan honi esker, etorkizun batean, tutore bagara, kurtso hasierako bilerak ematerakoan zein puntu jorratu behar diren eta gurasoen aurrean nola jokatu behar den ikasi dugu .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina