2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

FUTBOLA: MATEMATIKAK IKASTEKO METODOA



Ikasle asko eta askok matematikak txikitatik gorrotatzen dituztenez, gure helburua matematikak eta futbola nolabait bateratzea izan da, ikasleengan matematiketarako grina eta gogoa piztu ahal izateko.

Gaur egungo gizarte honetan, futbolak ikaragarrizko eragina du guregan eta umeei (gehiengoei behintzat) izugarri gustatzen zaienez berehala ikasten dituzte futboleko edukiak. Hala nola, futbolaren lege ezberdinak, jokalarien izenak, taktikak… Eta gure asmoa da grin hori baliatzea matematikak irakasteko orduan.

Hortaz, Interneten bilatzeari ekin genion eta hauxe topatu genuen: Claudia Serrano izeneko Bartzelonako irakasle batek proposatzen du matematikak irakastea futbol partidu baten bitartez. Bertan, umeei partidu baten erretransmisio bat ipintzen die non matematiketako eduki bat azaltzen zaienean audioa gelditu eta eduki hori azaltzen duen. Adibidez, audio horretako narratzaileak “esferiko” hitza esaten duenean, erretransmisioa gelditu eta hitz horri buruzko azalpen ezberdinak ematen ditu eta ondoren audioarekin jarraitzen dute matematikekin erlazioa duen beste hitzen bat azaldu arte.






Lan honen bitartez konturatu gara astunak egiten zaizkigun ikasgaiak, kirolak eta jokoak tartean sartuz errazago egiten direla umeentzat eta lehenago barneratzen dutela ikasgai hori.



Gu, magisteritza ikasten ari garenez, eta matematika irakasleak izatera heldu gaitezenez, matematika irakasteko modu hau interesgarria eta egokia iruditzen zaigu eta geure klaseetan praktikan jarriko genuke ikasleei matematika horren astuna ez egiteko intentzioarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina