2014(e)ko urriaren 18(a), larunbata

IRAKASLEARENGANDIK IKASITAKOA




Make your own mind maps with Mindomo.


Irakaslearekin izandako elkarrizketetan ikasi duguna komunean jarri eta gero lau atal garrantzitsu bereizi ditugu:

-Umearen garrantzia : Ikastola etxean bizi dituzten egoera tragikoekin ( tratu txarrak,..) deskonektatzeko edo askatzeko lekua izan behar da. Horretarako irakasleak denaren aurretik jarri behar du haurra eta garrantzitsua dela erakutsi, garrantzitsua bere desberdintasunean. Izan ere, haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak ditu bere traba, berezitasun eta gaitasunak eta aniztasun hori aberastasun bilakatzean dago gakoa.

-Gaur egungo egoera: gaur egungo egoera aurreko hamarkadetako egoerarekin konparatuz gero, aldaketa sakonak egon direla esan daiteke. Teknologiaren hazkundea izan daiteke adibiderik garbiena. Izan ere, “BOOM” teknologikoa dela medio, garapen ikaragarria jasan du mundu zibernetikoak eta hein handi batean hezkuntzarako oso baliagarria izan badaiteke ere, egun, gero eta erabilgarritasun kaxkarragoa ematen diogu. Izan ere, dependentzia, tratu txar(bullying) eta bazterketa tasak izugarri igo dira. Hala eta guztiz ere, teknologia berri hauek neurrian erabiliz gero, onurak begi-bistakoak dira: laneko errendimendua igo daiteke, Internetaren bitartez adimen mailaren garapena, eraginkortasunak gora egin dezake…

Horrez gain, indibidualizazioak gora egin du azken urteotan. Egun, bakarkako lanak bidaltzen zaizkie haurrei, talde lanak indarra galtzen ari diren bitartean. Hori horrela izanik, laguntasuna eta beste hainbat faktore garrantzitsu galtzeko arriskua dago (eskola giroan hitz eginez). Gainera, gizarte honek lehiakortasuna bultzatzen du eta txiki-txikitatik barneratzen dugu joera hau ezinbestean, bestela, gizartetik at geratzeko arriskua dugu. Hezkuntzan lehiakortasuna bultzatzeko modu esanguratsuena notena dugu.

Arlo honekin amaitzeko, esan beharrekoa da gaur egungo irakasleak umeenganako arreta falta dutela. Beraien egitekoa ez soilik eguneroko materia ematea, horrez gain, umeei atentzioa prestatzea ezinbestekoa da bai eta arazoren bat duen umea zaintzea ere.


-Irakasteko metodoari dagokionez: Klaseak modu praktiko batean gauzatzea bultzatu behar da. Izan ere, umeak askoz gehiago ikasten dute gauzak eginez memoriaz ikasiz baino. Horrenbestez, “eginez ikasi” lema bultzatu behar da egungo hezkuntzan, eta horrekin batera dantza eginez eta kantuen bidez ikastea oso metodo baliagarria da, umeek asko ikasten baitute kantu eta dantzen bidez. Ildo beretik, bakoitzak berea egiteari utzi eta lan taldeak bultzatu behar dira. Hain zuzen, umeek bere ikuspegia eman eta haien gelakideena entzunda askoz gehiago ikastea ez ezik, lanean kooperatzea ere ikasiko dute. Horrela, ume bakoitzaren parte hartzea sustatuko da. Honekin guztiarekin batera, metodo tradizionala hausteko garaia heldu da. Izan ere, irakaslea protagonista izateari uztea, oso ezagunak diren zigorrak (adib, umea kanporatzea) edota buruz ikasteko metodoak alde batera uztea aurrerapauso izugarria izango da.


-Irakaslearen betebeharrak: Ezinbestekoa da irakasleak egiten duen guztia pazientziaz hartzea, erronka guztiak lasaitasunez gaindituz. Lanbide honetan praktikak bultzatu behar dira, honela klasea eramangarriagoa egiten da eta ikasleek hobeto ikasten dute. Ilusioz hartu behar da egiten den guztia, hau da, egunerokotasuna gogo handiz hartzea oinarrizkoa da eta bokazioa izan behar da ahal den moduan. Irakasleak ikasleentzat eredu izan behar du, azken finean umeek txikitatik aurrean dutenetik ikasten dute eta ispilua balitz bezala berdina egiten saiatzen dira. Honela, ez da klaseetara mugatu behar eta jarraipen bat eman behar zaio egiten denari, hau da, klaseetan egiten denaz aparte umeen kanpoko jarraipen bat izatea beharrezkoa da. Lanbide honek, honekiko inplikazioa handia izatea eskatzen du, hots, klasean, umeekin, gurasoekin, lankideekin eta klasetik kanpo jarraipen eta laguntza bat ematea eskatzen du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina