2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

PERUREN GURASOEKIN BILERA


Honako bideo honetan, tutoreak Peruren guraosekin izan zuen elkarrizketa ematen da, umeak urtean zehar izan zituen nondik norakoak argitzeko asmoz.

Bilera horretan, Peruk bere etxean izan zitzakeen ohiturei buruz hitz egin zen hasiera batean eta honek eskolan izan zitzazkeen arazoez konturatzea ahalegindu zen tutorea.

Ondoren, Peruren hiruhilabeteko notei buruzko aipamenak egin ziren, datorren hiruhileko errendimendu akademikoa hobe zedin.

Gainditzeko arazoak zituen gaiei errepatuz gero, gurasoei gomendioak eman zitzaizkien euren haurrak gai espezifiko horiekiko erraztasun edo laguntza bereziak izate aldera.

Bileraren giroari dagokionez, hizketaldi lasaia eta asegina izan zen, giro ederrean eginiko elkarrizketa izan baitzen eta tutoreak gurasoen galderei eta kezkei erantzun aprososak bilatzen ahalegindu baitzen.


AITZALA LHI ESKOLA: 6.MAILAKO TALDE BERDEKO BILERA



ROLE PLAYINGARI DAGOKIONEZ:

Honako bideoan aurreko asteartean, Irailak 15 izan zen 6.mailako talde berdeko bilera orokorra azaltzen da. Hain zuzen, hainbat guraso, Julen Izagirre, Aitzala eskolako zuzendaria eta Arantza agirre, 6.mailako talde berdeko tutorea batu ginen eskolako areto nagusian kurtsoari buruzko azalpenak emateko asmoz.

Bilera ondo joan zen, urtero bezala kurtsoan zein gora-behera izango diren azaldu genuen eta beharrezkoak diren oharrak eman genituen, hala nola, egutegia, ordutegia,  nola ebaluatuko diren umeak, klasean zer egingo duten, noiz gauzatuko diren hurrengo bilerak, eta horrelakoak azaldu ziren.

Orobat, kurtsoaren aurkezpen honetan gurasoekin harremanetan jarri ginen eta haien kezkak eta galderak erantzun genituen.

Horrenbestez, urteko lehenengo bilera hau ederki joan zen, ni eta julen zuzendaria behintzat oso eroso sentitu ginen eta espero dugu bilera hau ez ezik, urteko bilera guztiak ere horrela joatea.

Aitzala LHI eskola

JOXEPA TALDEARI DAGOKIONEZ:

Lan hau aurrera eramatearren informazioa internetetik hartu dugu gehienbat. Izan ere, ordutegia eta egutegia Murumendi eskolako web orrialdetik atera ditugu. Eta bileran zein puntu jorratu behar ziren jakiteko Lehen Hezkuntzako irakasle batekin harremanetan jarri eta berak azaldu zigun nola izaten diren bilerak bere eskolan.

Bestalde, azmiparratu nahi genuke lan honekin irakasle baten paperean edo ikuspuntuan jarri garela eta nahiz eta oraindik asko falta zaigun benetako irakasle izatera heltzeko, oso modu egokia iruditu zaigula irakasle baten gisan antzeztea irakasle izatea zer den jakiteko.

Beraz, lan honi esker, etorkizun batean, tutore bagara, kurtso hasierako bilerak ematerakoan zein puntu jorratu behar diren eta gurasoen aurrean nola jokatu behar den ikasi dugu .

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

SEXUALITATEA

Guk sexualitatearen inguruko gogoeta egitea erabaki dugu .Horretarako, informazio bilaketa bat egin dugu. Lehenik eta behin sexualitatea zer den jakin behar da eta gure bizitzan nola baldintzatzen duen orokorrean. Hori sakontzeko denboran izan dituen aldaketak jakitea ere interesgarria iruditu zaigu.
Ondotik, umean zentratu eta, azken honek eskolan ,etxean edo kalean nola garatzen duen bilatu dugu, prozesu hau bakarrik edo laguntzarekin egin daitekeela kontutan harturik.
Sexuen arteko harremana nola landu ere interesgarria iruditu zaigu, gai tabu bat delako, generoaren definiziotik generoaren definiziotik hasi eta genero diskriminaziora eta genero indarkeria ere aztertuz.Sexualitatearen garapenean eta sexuen arteko harremanean gizarteak duen eragina ikaragarria da gure eguneroko bizian eraginez eta baloreak barneratuz.

2014(e)ko urriaren 18(a), larunbata

IRAKASLEARENGANDIK IKASITAKOA




Make your own mind maps with Mindomo.


Irakaslearekin izandako elkarrizketetan ikasi duguna komunean jarri eta gero lau atal garrantzitsu bereizi ditugu:

-Umearen garrantzia : Ikastola etxean bizi dituzten egoera tragikoekin ( tratu txarrak,..) deskonektatzeko edo askatzeko lekua izan behar da. Horretarako irakasleak denaren aurretik jarri behar du haurra eta garrantzitsua dela erakutsi, garrantzitsua bere desberdintasunean. Izan ere, haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak ditu bere traba, berezitasun eta gaitasunak eta aniztasun hori aberastasun bilakatzean dago gakoa.

-Gaur egungo egoera: gaur egungo egoera aurreko hamarkadetako egoerarekin konparatuz gero, aldaketa sakonak egon direla esan daiteke. Teknologiaren hazkundea izan daiteke adibiderik garbiena. Izan ere, “BOOM” teknologikoa dela medio, garapen ikaragarria jasan du mundu zibernetikoak eta hein handi batean hezkuntzarako oso baliagarria izan badaiteke ere, egun, gero eta erabilgarritasun kaxkarragoa ematen diogu. Izan ere, dependentzia, tratu txar(bullying) eta bazterketa tasak izugarri igo dira. Hala eta guztiz ere, teknologia berri hauek neurrian erabiliz gero, onurak begi-bistakoak dira: laneko errendimendua igo daiteke, Internetaren bitartez adimen mailaren garapena, eraginkortasunak gora egin dezake…

Horrez gain, indibidualizazioak gora egin du azken urteotan. Egun, bakarkako lanak bidaltzen zaizkie haurrei, talde lanak indarra galtzen ari diren bitartean. Hori horrela izanik, laguntasuna eta beste hainbat faktore garrantzitsu galtzeko arriskua dago (eskola giroan hitz eginez). Gainera, gizarte honek lehiakortasuna bultzatzen du eta txiki-txikitatik barneratzen dugu joera hau ezinbestean, bestela, gizartetik at geratzeko arriskua dugu. Hezkuntzan lehiakortasuna bultzatzeko modu esanguratsuena notena dugu.

Arlo honekin amaitzeko, esan beharrekoa da gaur egungo irakasleak umeenganako arreta falta dutela. Beraien egitekoa ez soilik eguneroko materia ematea, horrez gain, umeei atentzioa prestatzea ezinbestekoa da bai eta arazoren bat duen umea zaintzea ere.


-Irakasteko metodoari dagokionez: Klaseak modu praktiko batean gauzatzea bultzatu behar da. Izan ere, umeak askoz gehiago ikasten dute gauzak eginez memoriaz ikasiz baino. Horrenbestez, “eginez ikasi” lema bultzatu behar da egungo hezkuntzan, eta horrekin batera dantza eginez eta kantuen bidez ikastea oso metodo baliagarria da, umeek asko ikasten baitute kantu eta dantzen bidez. Ildo beretik, bakoitzak berea egiteari utzi eta lan taldeak bultzatu behar dira. Hain zuzen, umeek bere ikuspegia eman eta haien gelakideena entzunda askoz gehiago ikastea ez ezik, lanean kooperatzea ere ikasiko dute. Horrela, ume bakoitzaren parte hartzea sustatuko da. Honekin guztiarekin batera, metodo tradizionala hausteko garaia heldu da. Izan ere, irakaslea protagonista izateari uztea, oso ezagunak diren zigorrak (adib, umea kanporatzea) edota buruz ikasteko metodoak alde batera uztea aurrerapauso izugarria izango da.


-Irakaslearen betebeharrak: Ezinbestekoa da irakasleak egiten duen guztia pazientziaz hartzea, erronka guztiak lasaitasunez gaindituz. Lanbide honetan praktikak bultzatu behar dira, honela klasea eramangarriagoa egiten da eta ikasleek hobeto ikasten dute. Ilusioz hartu behar da egiten den guztia, hau da, egunerokotasuna gogo handiz hartzea oinarrizkoa da eta bokazioa izan behar da ahal den moduan. Irakasleak ikasleentzat eredu izan behar du, azken finean umeek txikitatik aurrean dutenetik ikasten dute eta ispilua balitz bezala berdina egiten saiatzen dira. Honela, ez da klaseetara mugatu behar eta jarraipen bat eman behar zaio egiten denari, hau da, klaseetan egiten denaz aparte umeen kanpoko jarraipen bat izatea beharrezkoa da. Lanbide honek, honekiko inplikazioa handia izatea eskatzen du, hots, klasean, umeekin, gurasoekin, lankideekin eta klasetik kanpo jarraipen eta laguntza bat ematea eskatzen du.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

GURE IKASTOLAKO YVETTE

Bakar xoko ostatutik atera eta Yvettekin izan nuen elkarrizketa hurak oilo azalarekin utzi ninduen. Kafe bat eskuan genuela hasi ginen solasean prestatu nituen galderak alde batera utziz. Konfiantza giro bat sortu zen bera eta nere artean eta bururatzen zitzaizkidan galderak pausatzeko lotsarik gabe kalakan jarduten hasi ginen. 

Hendaiako ikastolara joan garen belaunaldi guztiok ezagutu dugun irakaslea da Yvette. Hendaiako ikastolan lehen maila ireki zen unetik hasi zen erakasle gisa 8 ikaslez osaturiko gela batekin erretretara joan zen arte duela bizpahiru urte. Garaian, Seaskako erakasle izateak meritu haundia zuen "ez genekien ikastolak iraunen zuen, fama txarra genuen eta burasoek biziki motibatuak izan behar ziren beren haurra gure eskuetan uzteko". Baliabideak ere oso eskasak ziren "egunean egunekoaz bizi ginen" eta erakasteko materiala etxeetatik ekarri behar zuten. Baina oztopo eta beldur guzti hoiei aurre egiteko prest zeuden erakasleak bazeuden eta hoietariko bat zen Yvette. Beti izan da emakume ausarta eta euskararen alde borrokatu dena. Argi zuen zein zen bere helburua "galtzen ari ginena berreskuratzea"eta hori lortzeko edozer egiteko borrokatuko zen pertsona haietarikoa zen "borroka kultural batean sartuak ginen eta ez gintuen deusek geldiaraziko". Azpimarratu zidan bezala, nahiz eta geroa beltza ikusten zuten euskaraz erakasteko eskubidearen alde borrokan jarraitzen zuten gogotsu "bihotzean pindar haundi bat genuen eta urtero xinaurri lanetan segitzen genuen" .

Miresmen haundia izan diot betidanik Yvetteri belaunaldi askorentzat irakurtzen eta idazten erakutsi digun irakaslea izan da eta bere energia guztia transmititzen lortzen zuen parean gintuen ikasle guztiei. Berarekin jardunean ari nintzela oraindik nabaria zen irakasle gisa sentitzen zuen pasio haundi hura " ikasturte berriak hasi eta urtero ilusio berdinarekin hartzen nuen taldea" . Bere lanean plazer haudia hartzen zuen eta irudimen handiko emakumea zenez aldi oro bazuen zer asmatu eta egin bere ikasleekin "sormenari leku haundia uzten genion, haurrek askatasun gehiago zuten eta emaitzek ez zuten hainbesteko garrantzirik". Gogoan dut oraindik argitxo iratxoa aurkeztu zigun eguna, euskal zale amorratua zen iratxoa eta bera erreferente izanik euskarak zuen garrantzia esplikatzen saiatzen zen. Sukaldaritza saioak ere antolatzen zizkigun ilusio haundiarekin egiten genituenak eta ostiral arratsaldeko esku lan saioak . Azken finean, haurrek praktikatik eta elkarren artean lagunduz ikasten dutela gehien bat azaldu zidan. Izan urte bukaerako agerraldia edo antolatzen ziren ateraldiak, Yvettek beti izan du proiektuetan eta praktikan ziren jardueretan parte hartzeko motibazioa. Izan ere, erakasle izatea ez da bakarrik ikasgela baten barruan ikasle batzuei erakastea, haratago doan zerbait zela aipatu zidan.
Indarrez beteriko erakasle bat izan dut, bere ikasleei urtero urtero maitasun berdina eman diena. Bide luzea egin duen erakaslea da eta egoera gogorrak bizi izan arren momentu onenekin bakarrik geratzea lortzen du. Plazer haundiz eta aberastuta atera naiz izan nuen elkarrizketatik eta Yvette bezalako erakasle on bat izateko nahikeriarekin geratu naiz.

FUTBOLA: MATEMATIKAK IKASTEKO METODOA



Ikasle asko eta askok matematikak txikitatik gorrotatzen dituztenez, gure helburua matematikak eta futbola nolabait bateratzea izan da, ikasleengan matematiketarako grina eta gogoa piztu ahal izateko.

Gaur egungo gizarte honetan, futbolak ikaragarrizko eragina du guregan eta umeei (gehiengoei behintzat) izugarri gustatzen zaienez berehala ikasten dituzte futboleko edukiak. Hala nola, futbolaren lege ezberdinak, jokalarien izenak, taktikak… Eta gure asmoa da grin hori baliatzea matematikak irakasteko orduan.

Hortaz, Interneten bilatzeari ekin genion eta hauxe topatu genuen: Claudia Serrano izeneko Bartzelonako irakasle batek proposatzen du matematikak irakastea futbol partidu baten bitartez. Bertan, umeei partidu baten erretransmisio bat ipintzen die non matematiketako eduki bat azaltzen zaienean audioa gelditu eta eduki hori azaltzen duen. Adibidez, audio horretako narratzaileak “esferiko” hitza esaten duenean, erretransmisioa gelditu eta hitz horri buruzko azalpen ezberdinak ematen ditu eta ondoren audioarekin jarraitzen dute matematikekin erlazioa duen beste hitzen bat azaldu arte.






Lan honen bitartez konturatu gara astunak egiten zaizkigun ikasgaiak, kirolak eta jokoak tartean sartuz errazago egiten direla umeentzat eta lehenago barneratzen dutela ikasgai hori.



Gu, magisteritza ikasten ari garenez, eta matematika irakasleak izatera heldu gaitezenez, matematika irakasteko modu hau interesgarria eta egokia iruditzen zaigu eta geure klaseetan praktikan jarriko genuke ikasleei matematika horren astuna ez egiteko intentzioarekin.

PATXI GARMENDIARI ELKARRIZKETA


Ziurrenik gehien ikasi dudan pertsonaren aurrean berriro ere jartzeak izugarrizko poza eman zidan, melankolia kutsu bat sentitzen nuelarik. Oroitzapen oso ederrak etortzen zaizkit burura Patxi Garmendia izena aipatzen dudan bakoiztean. Izan ere, nire irakaslea izateaz gain, nire lagun minarenaren parean jarri daitekeen pertsona da eta momentu zailen bat zeharkatzen nuen bakoitzean hor egoten zen, nire ondoan, txintirik esan gabe baina bere berotasuna sentitzen nuelarik. Horregatik eta beste gauza askorengatik da eta izango da nik izan dudan irakaslerik onena. 

Beraz, Beasaingo “Igartza” hotelean geratu ginen elkarrizketa egiteko eta pare bat zerbezen artean hasi ginen kalakan. Elkarrizketa grabatu aurretik, eguneroko bizitzari buruzko hainbat galdera jorratu genituen: osasuna, aisialdia, lagunak, familia… Eta konturatzerako jada ordubete igaro zen.

Beraz hizketaldia eten genuen une batez eta elkarrizketari ekin genion buru-belarri. Bertan, hainbat galdera egin nizkion: bere esperientzia onena eta txarrena, zelan atera zen egoera zailetatik, irakasle ona zertan datzan…

Elkarrizketa oso baliotsua izan zen niretzat eta era berean oso interesgarria egin zitzaidan elkarrizketa ematen zituen erantzunengatik. Baina batez ere, bi perpaus gakorekin gelditu nintzen. Bata “hezkuntza elkarrekin haztea da” Bere ustez, irakaslearen funtzioa behinik behin klase osoaren interakzioa bultzatzea da DENOK baita irakasleak ere egunero egunero zertxobait ikasi ahal izateko, izan ere, nahiz eta irakasleak esperientzia handia izan eta ikasleen irakaskuntzan aritu bai psikologikoki baita kulturalki ere, baditu ikasleak bere gogamenean hainbat eduki irakasleak jakin ez ditzakeenak eta horiek aportatuz, beste ikasleen eta irakasle berberaren ezagutza maila handituz doa poliki-poliki. 

Bestea honakoa zen: “maisuaren lanak bokazionala izan behar du”. Honekin esan nahi zuena zen bokazioa edukitzeari utziz gero irakasle txarra izateaz gain, sufritu egingo dugula lanean.

Hitz hauek entzun ondoren, etxean erreflexio txiki bat egin nuen. Bertan bokazio hitzean pentsatu nuen. Izan ere, Magisteritzan sartu aurretik, IBEF egitea nuen pentsatuta eta benetan sentitzen nuen IBEF egingo ez banu ez nuela beste gustuko karrerarik aurkituko, baina pixkanaka-pixkanaka egunak pasatu ahala irakasle izateko gogo gehiago pizten ari zait eta hein batean berak zioen bokazio hori ere pizten ari zait. 

Bukatzeko, eskerrak eman behar dizkizut zuri, Juan, lan hau bidaltzeagatik. Lan baliagarri honen bidez begiak ireki baititut eta lehenago irakasle izateko eduki ez dudan gogoa piztu baizait eta Patxik emandako aholkuekin batera ea bera bezelako irakasle puska izatera iristen naizen!