" Zuek ez duzue sekula Libe ukanen, erretretara doa" erraten ziguten harro gu baino urtebete zaharragoek ikastolan. Libe, denek izan nahi genuen bere ikasle, baina denak ez ginen izan. Batzuk ondoko gelatik entzuten ziren kantuekin eta aire-hartzeetan egiten genituen joko eta dantzekin konformatu behar izan ginen. Lizeora iritsi eta, ikasgelako leihoetatik han ikusten nuen ikastolako haurrak liburutegira laguntzen, berak lanbidea aspaldi utzi bazuen ere.
Beti begiratu diot miresmenez Liberi, Seaskako lehen irakasle horri, gure ikastolako mito horri.
Horregatik, ez nuen zalantza handirik egin irakaslea aukeratzeko orduan. Agian gaur egungo pedagogiaz eta hezkuntzaz gutti jakinen du baina nik euskaraz ikasteko aukera izatearen arrazoietako bat da eta jakin min handiz hurbildu nintzen bere etxera igande goizean.
Mahai borobilean jarri eta segituan etxean bezala sentitu nintzen, lasai eta konfiantzan. Bera, hasieran berari buruz hitzegitea kostatu arren denbora joan ahala askatuz joan zen , nere gozamenerako.
Berak ikasketak egin zituen garaiak eta gure garaiak eztira batere berdinak eta asko ikasi nuen garaiko euskararen eta euskal hezkuntzaren inguruan. Harrigarria iruditu zitzaidan ikustea ihesean egonda ere bere euskararekiko atsikimenduak nola eraman zuen "bonne à tout faire" (ona denetan) titulu batekin Seaskako lehen irakasle izatera. Bere bizitzako 40 urte eman dizkio irakaskuntzari ,"haurrak zaindu eta maitatu" behar direla aldarrikatuz "kantuekin eta dantzarekin norbait direla ohar daitezen".
Elkarrizketa bukatu zenean, grabagailua itzalirik, gaur egun Baionan hilabetean behin euskaraz kantatu dantzatu eta bizitzeko gune bat egin behar zela erran zidan. Hasia da jada ariak mugitzen, euskal dantzak alde batetik, Baionako gazteak bestetik... Laguntza eskatu eta emanen niola erantzun nion pozik, Libe zergaitik miresten nuen berriz ere gogoraturik. Libe ez da irakasle bat bakarrik Libe euskararen aldeko militantea da, euskaratik eta euskaraz hezi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu ez ezik, gauzatzeko urratsak egiten dituen emaztea. Lehen ez nekien baina orain badakit zergatik miresten dudan .
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Harrapatuta irakurri dut.
Oso aukeraketa ona.
Ohar teknikoa: Ez diozu titulurik jarri, jarri behar diozu.
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.