2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

PATXI GARMENDIARI ELKARRIZKETA


Ziurrenik gehien ikasi dudan pertsonaren aurrean berriro ere jartzeak izugarrizko poza eman zidan, melankolia kutsu bat sentitzen nuelarik. Oroitzapen oso ederrak etortzen zaizkit burura Patxi Garmendia izena aipatzen dudan bakoiztean. Izan ere, nire irakaslea izateaz gain, nire lagun minarenaren parean jarri daitekeen pertsona da eta momentu zailen bat zeharkatzen nuen bakoitzean hor egoten zen, nire ondoan, txintirik esan gabe baina bere berotasuna sentitzen nuelarik. Horregatik eta beste gauza askorengatik da eta izango da nik izan dudan irakaslerik onena. 

Beraz, Beasaingo “Igartza” hotelean geratu ginen elkarrizketa egiteko eta pare bat zerbezen artean hasi ginen kalakan. Elkarrizketa grabatu aurretik, eguneroko bizitzari buruzko hainbat galdera jorratu genituen: osasuna, aisialdia, lagunak, familia… Eta konturatzerako jada ordubete igaro zen.

Beraz hizketaldia eten genuen une batez eta elkarrizketari ekin genion buru-belarri. Bertan, hainbat galdera egin nizkion: bere esperientzia onena eta txarrena, zelan atera zen egoera zailetatik, irakasle ona zertan datzan…

Elkarrizketa oso baliotsua izan zen niretzat eta era berean oso interesgarria egin zitzaidan elkarrizketa ematen zituen erantzunengatik. Baina batez ere, bi perpaus gakorekin gelditu nintzen. Bata “hezkuntza elkarrekin haztea da” Bere ustez, irakaslearen funtzioa behinik behin klase osoaren interakzioa bultzatzea da DENOK baita irakasleak ere egunero egunero zertxobait ikasi ahal izateko, izan ere, nahiz eta irakasleak esperientzia handia izan eta ikasleen irakaskuntzan aritu bai psikologikoki baita kulturalki ere, baditu ikasleak bere gogamenean hainbat eduki irakasleak jakin ez ditzakeenak eta horiek aportatuz, beste ikasleen eta irakasle berberaren ezagutza maila handituz doa poliki-poliki. 

Bestea honakoa zen: “maisuaren lanak bokazionala izan behar du”. Honekin esan nahi zuena zen bokazioa edukitzeari utziz gero irakasle txarra izateaz gain, sufritu egingo dugula lanean.

Hitz hauek entzun ondoren, etxean erreflexio txiki bat egin nuen. Bertan bokazio hitzean pentsatu nuen. Izan ere, Magisteritzan sartu aurretik, IBEF egitea nuen pentsatuta eta benetan sentitzen nuen IBEF egingo ez banu ez nuela beste gustuko karrerarik aurkituko, baina pixkanaka-pixkanaka egunak pasatu ahala irakasle izateko gogo gehiago pizten ari zait eta hein batean berak zioen bokazio hori ere pizten ari zait. 

Bukatzeko, eskerrak eman behar dizkizut zuri, Juan, lan hau bidaltzeagatik. Lan baliagarri honen bidez begiak ireki baititut eta lehenago irakasle izateko eduki ez dudan gogoa piztu baizait eta Patxik emandako aholkuekin batera ea bera bezelako irakasle puska izatera iristen naizen!

1 iruzkin: